UDA EUSKARAZ GOZATU!

Getxoko Andra Mari ibilbidean baserriko bizimoduaz, historiaz, baserrien arkitekturaz, geologiaz… berba egingo dugu. Elexalde, Andra Mari edo Getxo, izen askotarikoa dugu inguru hau. Ibilbide hauetan auzoa non sortu zen eta garai hartako getxoztarren bizimoduaz ere zertxobait ikasiko dugu, baita leku izen, toponimo eta oikonimoen inguruan ere… Baserri eta estarta izenek emango digute garai hartako Getxoren berri.

-Ibilbidea hasteko topalekua Andra Mari kiroldegia da. 

-Getxoko Andra Mariko bideo honetan ere gure elkarteko bazkide eta ibilbideen egile diren Josu Larrañaga eta Armando Llamosas agertzen zaizkigu zenbait azalpen ematen ibilbidearen inguruan.