Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.

Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak: Uliazpi, Laudio, Barakaldo, Irun, Uharte, Erandio, Berriozar, Atarrabia, Orkoien… Eta epe laburrean espero ditugun beste asko.

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten pertsona eta kolektibo guztiei deia egiten diegu oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Tokian toki eta sektorez sektore manifestazioaren zabalpena egiteko deia ere egiten dugu azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko.
Guztion indarra beharko dugu herritar guztion eskubideen aldeko erantzun sendoa emateko.

 

Denon artean egingo dugu!

MANIFESTAZIO AURRETIK, ATXIKIMENDU BILKETA BAT EGITEN ARI DA KONTSEILUA:

Euskara eta euskal kultura ardatz izango dituen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berri baten alde, Eusko Legebiltzarreko kideei lege berriak honako hiru puntuak jaso ditzala eskatzen diet:

Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.