Gure helburua, bizitzari euskaraz begiratzen irakastea da

Gozamenean oinarritutako ekintza ezberdinak burutuz, umeak pertsona modura hazten laguntzeko euskararen eskutik.

Munduarekin harremanetan jarri eta lagun berriak egiteko euskara hizkuntza aproposa dela ikustarazi, zein ohitura garatzen laguntzeko.

 

Urte osoan zehar plan ederrak antolatzen ditugu Getxon! 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako kolonia irekiak (2019 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzat – biak barne), eta bestelako ekintzak antolatzen ditugu:  txotxongiloak, jolas tailerrak, zientzia eta teknologia tailerrak, antzerki saioak, ipuin kontalariak…

Urteko oporraldi ezberdinetan antolatzen ditugun koloniak dira gure bizkarrezurra. Eskola publiko ezberdinen eraikinak erabili ohi ditugu, eta ordutegia beti berdina izaten da, 9:00etatik 13:30era (irteera egunetan izan ezik, 17:00etan bukatzen dugu eta). Bertan, jolas, tailer eta irteera ezberdinak egiten ditugu.

Hona hemen gure kolonien urteroko antolakuntza:

 

UDABERRIKO KOLONIAK

Udaberri garaia heltzean, eguraldi txarra atzean utzi eta naturaz  gozatzeko aukera paregabea dugu!

NOIZ:

Udaberriko oporretan, jaiegunak eta asteburuak kenduta

NON:

Algortan, normalean J.B. Zabala eskolan 

UDALEKUAK

Your content goes here. Edit or remove this text inline or in the module Content settings. You can also style every aspect of this content in the module Design settings and even apply custom CSS to this text in the module Advanced settings.

NOIZ:

Udako oporretan, jaiegunak eta asteburuak kenduta.

3 txanda antolatzen ditugu:
1.TXANDA: ekaineko azken astea
2.TXANDA: uztaileko lehen hamabostaldia
3.TXANDA: uztaileko bigarren hamabostaldia

 

NON:

ALGORTA: normalean J.B. Zabala eskolan (4-7 urte bitartekoak) eta San Inazio eskolan (8-12 urte bitartekoak)
ROMO: romo eskolan
ANDRA MARI: Andra Mari edo Geroa eskolan

NEGUKO KOLONIAK

Your content goes here. Edit or remove this text inline or in the module Content settings. You can also style every aspect of this content in the module Design settings and even apply custom CSS to this text in the module Advanced settings.

NOIZ:

Neguko oporretan, jaiegunak eta asteburuak kenduta

NON:

Algortan, normalean J.B. Zabala eskolan 

Bapiruke euskal giroa sustatzen duen aisialdi taldea da. Herrian aisialdi euskaldunerako eskaintza aberatsa eman nahi dugu, eta horretarako, euskal kolonia irekiak dira zutabe nagusia.

Gure helburua, bizitzari euskaraz begiratzen irakastea da. Gozamenean oinarrituta, ekintza ezberdinak burutuz, pertsona modura hezten ikasteko euskararen eskutik. Munduarekin harremanetan jarri eta lagun berriak egiteko euskara hizkuntza aproposa dela ikusi, eta ohitura garatzeko.

Aisialdi-proiektu honetan bilatzen dugu, haurrek euskararen erabilerarako oinarrizko baliabideak eskuratzea. Horretarako, hainbat jarduera baliatzen ditugu, umeen interesetan oinarrituz beti, motibazio maila altuagoa izan dezaten. Euskara, komunikaziorako gainditu beharreko oztopo moduan ikusi beharrean, lagunekin momentu atseginak izateko bitarteko gisa ikustera heltzea izango da bilatuko duguna.

Bide horretan aurrera egiteko, euskararen erabilerarako bitartekoak eskaini eta euskararekin gustora egoteko moduko inguru soziala eraiki beharko dugu. Hainbat alderdi lantzeko aukera irekitzen digu horrek, hezkuntza integralari begira eta bigarren hizkuntzaren erabilpen naturalari begira.

Urte osoan zehar plan ederrak antolatzen ditugu Getxon! 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako kolonia irekiak (Gabonetan, udaberrian eta udan) eta ekintzak antolatzen ditugu:  txotxongiloak, zientzia eta teknologia tailerrak, antzerki saioak, ipuin kontalariak…

Lagun berriak egin, euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera ederra! Etorri gurekin batera!

Goian duzue 2015eko kolonietan egindako flashmoba 🙂