NORI ZUZENDUTA DAGO?
Bapiruke 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, 2012 eta 2019 urte bitarteen artean jaiotakoentzat (biak barne).
***Adina aipatzean, jaiotze urteari egiten diogu erreferentzia, ez umeak momentuan duen adinari. Hau da, 5urtekoak 2019an jaiotakoak dira, 7 urtekoak 2017ean jaioak, 8 urtekoak 2016ean jaioak, eta 12 urtekoak 2012n jaioak
NON EGINGO DUGU?
Algortako J.B. Zabala eskolan
NOIZ EGINGO DUGU?
Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra.
BAPIRUKE NEGUKO EUSKAL KOLONIEN ORDUTEGIA:
Egunero goizeko 9:00etik eguerdiko 13:30era, Txango egunetan (asteartetan) 9:00etatik 17:00etara izango da.
IZEN-EMATEA:
Azaroaren 13, 14 eta 15ean izango da online aurre-matrikula. Epe horretatik aurrera ez da izen-emate gehiago jasoko. Orrialde honetan jarriko dugu bete beharreko formularioa, momentua heltzean.
Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkide direnek lehentasuna izango dute. Bazkide guztiei plaza esleituko zaie lehenengo, eta bazkide guztientzako lekua egon ezean, zozketa bidez esleituko dira plazak.
MOMENTU HONETAN EZ DAGO BAZKIDE EGITEKO AUKERARIK
Gainerako plazak bazkide ez direnei esleituko zaizkie, eta ume guztientzako plazarik egon ezean, zozketa bidez esleituko dira plazak.
Azaroaren 18ko astean jarriko gara familiekin harremanetan zeintzuk ume sartu diren eta zeintzuk ez konfirmatzeko, eta matrikularen formalizazioa egiteko jarraitu beharreko urratsak azaltzeko. Azaroaren 18ko astera arte ez da informaziorik zabalduko.
MATRIKULAZIO KUOTAK:
Beti bezala kuota ezberdinak egongo dira:
Matrikula arrunta: 75€ Bazkide ez direnentzat
Bazkide matrikula: 60€ Bizarra Lepoaneko bazkideek soilik (bazkidetza arruntek ume bakarra, familia-bazkidetzek ume bat baino gehiago)
Matrikula murriztua: 35€ Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kobratzen duten familientzat. Hori ziurtatzeko azken 3 hilabeteetako Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera-ren ziurtagiria aurkeztu beharko da aurrematrikula egitean.
IZENA EMATEKO GOGORATU BEHARREKOAK:
* Ume bakoitzeko, formulario bat bete beharko da.
* Gaixotasunak, alergiak, hartu beharreko botikak edo bestelako egoera bereziak jakinarazi mesedez, ume bakoitzari dagokion trataera pertsonalizatua emateko.
*ADI! ORAIN EZ DA INGRESORIK EGIN BEHAR. Ordainketa plazen zozketa eginda eta behin umea onartuta dagoenean egin beharko da. Orain aurre-matrikula egingo da, besterik ez. Plaza guztiak egokituta, elkartetik familiekin harremanetan jarriko gara ordainketa non eta nola egin esateko, baita ekarri beharreko dokumentuen berri emateko (umearen Osakidetza txartelaren kopia eta ingresoaren ziurtagiria).
IZEN EMATEA
Day(s)
:
Hour(s)
:
Minute(s)
:
Second(s)