GEHITU KIROLA HITZARMEN MOTAK.
GEHITU KIROLA programaren barruan 3 hitzarmen ezberdin eskaintzen dizkiogu elkarteei sinatzeko. Hauek dira hitzarmen bakoitzaren ideia orokorrak:
– A hitzarmena (Euskarari BAI): elkarteak sarbidea emango dio euskarari.
- Kasu honetan elkartearen ahozko eta idatzizko elementu publikoak ele bietara izango dira, eta euskarari lehentasuna emango zaio.
- Elkarteko kideen artean euskarazko formazio aukeren berri emango da.
- Elkartean euskararen aldeko sentiberatze lana egingo da eta euskararen aldeko ekimenetan lagunduko dute elkarteek.
– B hitzarmena (Euskararen BIDEAN): elkarteak euskara sartuko du bere jardunean.
- “A” hitzarmeneko konpromezuak beteko ditu.
- Sare sozialetan edukiak ele bietan edo euskaraz argitaratuko ditu.
- Oinarrizko taldeetan entrenamenduak euskaraz burutuko dira, horretarako entrenatzaileak “AHOBIZI” izan behar dute. Elkartearen publizitatean honen berri emango da.
- Oinarrizkoak ez diren taldeetan entrenatzaileei “AHOBIZI” izatera animatuko beharko zaie.
- Elkarteko begiraleak eta entrenatzaileak euskalduntzeko ahaleginak egingo dira.
– D hitzarmena (Euskarari BLAI): elkartearen jarduna euskaraz burutuko da.
- “B” hitzarmeneko konpromezuak beteko ditu.
- Sare sozialetan euskaraz argitaratuko du.
- Begirale/entrenatzaile eta partaide euskaldunen arteko idatzizko harremanetan euskararen erabilera areagotzeko urratsak emango dira.
- Kirol-talde eta jarduera guztietan entrenamenduak euskaraz burutuko dira.
- Entrenatzaileak “AHOBIZI” izango dira.
- Elkartearen publizitatean horren berri emango da.
- Begirale/entrenatzaile eta kirolarien, gurasoen… artean, ahoz, euskaraz arituko dira.
- Elkarteko begirale/entrenatzaile eta partaide euskaldunen arteko ahozko eta idatzizko harremanetan, euskararen erabilera eragozteko urratsak emango dira.
• Getxoz gaindi, kirolean euskara bultzatzeko administrazioek sustatutako proiektuetan parte hartzeko ahaleginak egingo dira.
UDALAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
– ELKARTEAREN IDATZIZKO ELEMENTUAK ELE BIETAN JARTZEKO ZERBITZUA (LEHENENGO EUSKARAZ ETA GERO GAZTELERAZ).
- gehi@getxo.eus itzulpen zerbitzua
Erabiltzaileek helbide honetara igor dezakete itzultzea nahi duten testua eta itzulpena ere posta elektronikoz itzuliko zaie. Zerbitzua doakoa da.
ZERTARAKO DA EGOKIA?
- Bazkideei, gurasoei… bidaltzen zaizkien eskutitzak, idazkiak…
- Kartelak, esku-orriak, publizitatea…
- BERRIA: Web guneko testuak itzultzeko zerbitzua.
- gehi@getxo.eus zuzenketa zerbitzua
ZERTARAKO DA EGOKIA?
Itzulpenaz gain, euskarazko testuen zuzenketa zerbitzua ere eskaintzen dugu: elkartean sortu diren testuak, emailak, Watsappak… zuzentzeko zerbitzua.
- Itzulpenak zeure kabuz egin nahi badituzu:
– Itzultzaile neuronala: https://www.euskadi.eus/itzuli/
– Elia: https://elia.eus/itzultzailea
ZERTARAKO DA EGOKIA?
– Sare sozialetako testuak.
– Emailak
- Trebakuntza:
ZERTARAKO DA EGOKIA?
Elkartean, itzultzaile automatiko hauek erabiltzen ikasteko trebakuntza eskaintzen diegu, testuak sortuko dituztenei (komunikazio arduraduna…).
- Watsapp zerbitzu azkarra: 667 54 02 41
ZERTARAKO DA EGOKIA?
– Itzulpen edo zuzenketa txikietarako
– Sare sozialetarako testu txikiak
– WatsApp testu txikiak
– ELKARTEAREN AHOZKO JARDUNA ELE BIETARA IZAN DADIN.
1- Aurkezle zerbitzua
Elkartearen jendaurreko ekintza nagusietan (urtean behin antolatzen den txapelketa, lasterketa…):
KONTSULTATU BALDINTZAK
2- Interpretazio zerbitzua Telegram bidez
- Elkartearen Batzar Orokorra.
- Denboraldiaren hasieran, gurasoei, bazkideei… egiten zaizkien aurkezpenak.
KONTSULTATU BALDINTZAK
3- Trebakuntza
- Elkartearen Batzar Orokorra.
- Denboraldiaren hasieran, gurasoei, bazkideei… egiten zaizkien aurkezpenak.
KONTSULTATU BALDINTZAK
4-Dirulaguntzak kirol elkarteen egoitzetako errotuluak, toldoak eta ibilgailuak euskaraz ipintzeko
https://www.getxo.eus/eu/euskara/subvenciones/subvenciones-euskera1
– ENTRENATZAILEEN EDOTA BEGIRALEEN EUSKARA MAILA HOBETZEKO, EUSKARA IKASTEKO LAGUNTZAK.
1- Euskara ikasteko dirulaguntzak
HABE: https://www.habe.euskadi.eus/hasiera/
Getxoko Udala: https://www.getxo.eus/eu/euskara/subvenciones/subvenciones-euskera1
2- Euskara ikasteko edota hobetzeko Getxon ditugun aukerak
Gehitu Kirola programak informazioa bidaliko die klubei, kideek euskara ikasteko edo hobetzeko dituzten aukeren berri izan dezaten.
– ENTRENATZAILEEN EDOTA BEGIRALEEN KIROL FORMAZIOA, MATERIALA…
1- Formazioa
Gehitu Kirola programak informazioa bidaliko die klubei euskarazko kirol formazioari buruz, materialari buruz…
2- Materiala
- BFAren BIKEE programa.
- Eskola Kiroleko begirale laguntzailea ikastaroa.
- Hizkuntza estrategiak kirolean.
- Eta abar.
– AHOLKULARITZA ZERBITZUA.
Kirol elkarteak euskararen erabilera bere baitan sustatzeko izan ditzakeen edozein zalantzaren aurrean, aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu. Horretarako elkartearekin egindako lanaren jarraipen iraunkorra bermatuko da, eta prestutasun osoa erakutsiko du elkartearekin biltzeko. Bi aukera daude horretarako.
- Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua
94 466 00 10/11
- GEHITU KIROLA egitasmoaren dinamizazioa
Bizarra Lepoan Euskara Elkartea
667 540 241
info@bizarralepoan.eus www.bizarralepoan.eus
GEHITU KIROLA EKITALDIA
Pasa den azaroaren 22an GEHITU KIROLA ekitaldia ospatu genuen programa honetan parte hartuko duten 41 elkarteekin. Hemen dituzue ekitaldiako irudi batzuk.