Gaur egun, 60 elkartek dute Gehitu Kultura hitzarmena sinatuta. Hitzarmenak A, B eta C motetan sailkatzen dira. Mota bakoitzaren kopururari erreparatuz, hurrengoak dira datuak:

-A hitzarmena: 27 elkarte

-B hitzarmena: 15 elkarte

-C hitzarmena: 18 elkarte

Hitzarmen mota bakoitzaren ezaugarriei erreparatuz, horrela laburbil genezake hitzarmen bakoitza:

A hitzarmena. Oinarrizko hitzarmena

o Entitatean euskararen aldeko sentiberatze lana egitea.
o Entitatearen ahozko eta idatzizko elementu publikoetan,
euskara eta gaztelaniaren presentzia gutxienez parekoa
izatea:
• Ahozko elementuak: megafonia, erantzungailua,
musika…
• Idatzizko elementuak: errotulazioa eta irudi
korporatiboa, kanpora begirako kartelak eta oharrak…

B hitzarmena. A bete eta hezitzaileak euskaldundu.

o “A” hitzarmeneko konpromisoak betetzea.
o Entitatearen oinarrizko testu idatzietan (aktak, gutunak,
barne oharrak, eta abar) euskara eta gaztelaniaren
presentzia gutxienez parekoa izatea.
o Entitateko begiraleak, langileak… euskalduntzeko edota
euskaraz trebatzeko ahaleginak egitea.

C hitzarmena. Elkartearen jarduera erabat euskalduna

o “B” hitzarmeneko konpromisoak betetzea.
o Entitateko begirale eta partaide euskaldunen arteko ahozko
eta idatzizko harremanetan, euskararen erabilera
areagotzeko urratsak ematea.
o Entitateak antolatzen dituen kirol jardueretan, ahal dela,
talde euskaldunak osatzea.