Udako giro epela aprobetxatuz, SURF ikastaroa egingo dugu. Aurten ere, Arrietara hondartzan egingo dugu Peña Txuri Surf eskolako lagunekin. Oraingoan bi aste ezberdinetan egiteko aukera egongo da:
uztailaren 26tik 29ra eta abuztuaren 30etik irailaren 2ra
Noiz: uztailaren 26tik 29ra eta abuztuaren 30etik irailaren 2ra (astelehenetik ostegunera), 17:00etatik 19:00etara.
Non: Arrietara hondartzan, Sopelan.
Norentzat: 8 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.
Prezioa: 25 euro / 15 euro Bizarra Lepoaneko bazkideentzat.
COVID19 neurriak: Hondartzara musukoa jantzita heldu beharko dira umeak eta Peña Txuri Surf eskolako begiraleek neurtuko diete tenperatura heltzean. COVID19 sintomarik baldin badute, ezingo dira ikastarora joan.
Izena emateko: uztailaren 6an eta 7an, telefonoz 667 540 242 (goizeko 10:00etatik 13:00etara).
Lekua ziurtatuta duzunean, ingresoa egin behar da elkartearen kontu korronte zenbakian
(ES05 3035 0108 06 1081032766, Laboral Kutxa)
Kontuan izan lekuak mugatuak direla.
Olatu gainean ondo pasatzeko eta euskaraz bizitzeko beste aukera bat! Erdu gugaz!