Udako giro epela aprobetxatuz, SURF ikastaroa egingo dugu. Aurten ere, Arrietara hondartzan egingo dugu Peña Txuri Surf eskolako lagunekin. Bi aste ezberdinetan egiteko aukera egongo da:

Noiz: abuztuaren 8tik 11ra eta abuztuaren 22tik 25era astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 18:30etara  (ordu laurden lehenago elkartuko gara parkingaren sarreran, elkarrekin jeisteko).

Non: Arrietara hondartzan, Sopelan.

Norentzat: 8 eta 16 urte bitarteko gazteentzat (2006 eta 2014 artean jaiotakoak).

Prezioa: 35 euro (25 euro Bizarra Lepoaneko bazkideentzat).

Izena emateko: abuztuaren 3an eta 4an, hemen azpian jarriko dugun formularioa bete beharko duzue.

Kontuan izan lekuak mugatuak direla. Bizarra Lepoaneko bazkideek lehentasuna izango dute, eta gainerako plazak bazkide ez direnen artean banatu edo zozketatuko dira.

Abuztuaren 5ean plaza plaza esleitu zaizuen ala ez jakinaraziko dizuegu email bidez.

Olatu gainean ondo pasatzeko eta euskaraz bizitzeko beste aukera bat! Erdu gugaz!