TOPONIMIA IBILBIDEAK – GETXOKO ANDRA MARI
BETIKO GETXO
Getxoko Andra Mari ibilbidean baserriko bizimoduaz, historiaz, baserrien arkitekturaz, geologiaz… berba egingo dugu. Elexalde, Andra Mari edo Getxo, izen askotarikoa dugu inguru hau. Ibilbide hauetan auzoa non sortu zen eta garai hartako getxoztarren bizimoduaz ere zertxobait ikasiko dugu, baita leku izen, toponimo eta oikonimoen inguruan ere… Baserri eta estarta izenek emango digute garai hartako Getxoren berri.
-Ibilbidea hasteko topalekua Andra Mari kiroldegia da.