Maiatzean eta ekainean Toponimia ibilbideak egingo ditugu Getxoko Udalarekin elkarlanean, segurtasun neurri guztiak hartuta. Toponimiatik hasita historia, kultura eta naturaren arloak jorratuz, proiektu honen helburua da Getxo hobeto ezagutzeko aukera izatea. Aditu talde bat bildu genuen, hain zuzen ere, Armando Llamosas (Antzineko eta Erdi Aroko historian espezializatua), Josu Larrañaga (euskal filologoa), Victoria Bengoa (Biologian doktorea), Lander Solozabal eta Iratxe Aresti euskara elkarteko kideekin batera. Eurak 4 ibilbide ezberdin landu zituzten hainbat esparru landuz: kultura, natura, historia eta toponimia.
Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Ikastetxe, euskaltegi zein berbalagunek eska ditzakete ibilbideak
Oraingoan, lau ibilbide bakarrik eskaini ahal izango ditugu Punta begoñako galeriak itxita bait daude COVID19a dela eta. Ibilbide hauek dituzu eskura:
Betiko Getxo: baserriko bizimoduaz, historiaz, baserrien arkitekturaz, geologiaz… berba egingo dugu. Klikatu hemen bideoa ikusteko.
Kostaldeko Getxo: arkitekturaz, geologiaz, historiaz, biologiaz, arrantzaz… berba egingo dugu. Klikatu hemen bideoa ikusteko.
Hezeguneak: uraren zikloaz, geologiaz, erroten garrantziaz, Santa Kolomaren kondairaz… berba egingo dugu.
Getxo Barria: arkitekturaz, neotoponimiaz, hirigintzaz, historiaz…. berba egingo dugu. Klikatu hemen bideoa ikusteko.
Ibilbideetan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da. Horretarako, idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera edo deitu 688.635.350 telefonora eta eskatu zure gustukoena!
Ibilbideen unitate didaktikoak ere daude gelan lantzeko. Bisitetan lantzen den edukia umeekin eta gazteekin lantzeko material oso egokia da:
- Betiko Getxo: LHrako eta DBHrako.
- Kostaldeko Getxo: LHrako eta DBHrako.
- Hezeguneak: LHrako eta DBHrako.
- Getxo Barria: LHrako eta DBHrako.
Honakoak dira hartuko diren osasun – neurriak:
Ibilbidean zehar maskara jantzita egon behar da uneoro. Ibilbidean parte hartzen duten pertsonen arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da. Ezingo da maskararik gabe etorri ibilbidera.
Ibilbideak bertan behera gera daitezke osasun egoera aldatuz gero.