IZEN-EMATEA ITXITA DAGO
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Bapiruke 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, 2011 eta 2018 urte bitarteen artean jaiotakoentzat (biak barne).
IZENA EMATEKO EPEA:
Maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da online aurre-matrikula. Epe horretatik aurrera ez da izen-emate gehiago jasoko. Orrialde honetan jarriko dugu bete beharreko formularioa, momentua heltzean.
Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkide direnek lehentasuna izango dute. Bazkide guztiei plaza esleituko zaie lehenengo, eta bazkide guztientzako lekua egon ezean, zozketa bidez esleituko dira plazak.
MOMENTU HONETAN EZ DAGO BAZKIDE EGITEKO AUKERARIK
Gainerako plazak bazkide ez direnei esleituko zaizkie, eta ume guztientzako plazarik egon ezean, zozketa bidez esleituko dira plazak.
Maiatzaren 26ean jarriko gara familiekin harremanetan zeintzuk ume sartu diren eta zeintzuk ez konfirmatzeko, eta matrikularen formalizazioa egiteko jarraitu beharreko urratsak azaltzeko. Maiatzaren 26ra arte ez da informaziorik zabalduko.
NOIZ EGINGO DUGU?
- Txanda: ekainak 26 – 30
- Txanda: uztailak 3 – 14
- Txanda: uztailak 17 – 28
NON EGINGO DUGU?
Umeak utzi eta batzeko lekua dagokion eskola izango da. Plaza mugatuak izango dira.
1. TXANDA:
ALDAI PATRONATOA: 5 – 7 urte
SAN NIKOLAS IKASTOLA: 8-12 urte
2. eta 3. TXANDAK:
ROMO: 5 – 12 urte
SAN INAZIO: 8 – 12 urte
ZABALA: 5-7 urte
ANDRA MARI: 5 – 12 urte
***Adina aipatzean, jaiotze urteari egiten diogu erreferentzia, ez umeak momentuan duen adinari. Hau da, 5urtekoak 2018an jaiotakoak dira, 7 urtekoak 2016ean jaioak, 8 urtekoak 2015ean jaioak, eta 12 urtekoak 2011n jaioak
BAPIRUKE EUSKAL UDALEKUEN ORDUTEGIA:
Egunero goizeko 9:00etik eguerdiko 13:30era, Txango egunetan (astearte eta ostegunetan) 9:00etatik 17:00etara izango da.
Beti bezala kuota ezberdinak egongo dira:
Matrikula arrunta: Bazkide ez direnentzat
Bazkide matrikula: Bizarra Lepoaneko bazkideek soilik (bazkidetza arruntek ume bakarra, familia-bazkidetzek ume bat baino gehiago)
Matrikula murriztua: Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kobratzen duten familientzat. Hori ziurtatzeko azken 3 hilabeteetako Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera-ren ziurtagiria aurkeztu beharko da aurrematrikula egitean.
PREZIOAK: (matrikula arrunta / bazkide matrikula / matrikula murriztua):
1. Txanda: 75 € / 55 € / 35 €
2. eta 3. Txandak: 145 € / 115 € / 45 €
IZENA EMATEKO GOGORATU BEHARREKOAK:
UME BAKOITZEKO, FORMULARIO BAT BETE BEHARKO DA
ALGORTAKO matrikulazioekin ADINAREKIN KONTUZ IBILI, adin guztiak ez dira elkarrekin egongo. Umea bere adineko udalekuan matrikulatu ezean, plaza galtzeko aukera egon liteke.
***Adina aipatzean, jaiotze urteari egiten diogu erreferentzia, ez umeak momentuan duen adinari. Hau da, 5urtekoak 2018an jaiotakoak dira, 7 urtekoak 2016ean jaioak, 8 urtekoak 2015ean jaioak, eta 12 urtekoak 2011n jaioak
Gaixotasun, alergiak, botikak edo bestelako egoera bereziak jakinarazi mesedez, ume bakoitzari dagokion trataera pertsonalizatua emateko.
MUGIKORTASUN ZERBITZUA: Algortan ume bat baino gehiago matrikulatzen dituzten familiei, zentro ezberdinetara hurbildu beharko diren kasuetan eskainiko zaie soilik (Adibidez: 2. txandan ume bat Zabalan eta bestea San Inazion utzi behar dutenak). Umeak Zabala edo San Inazio eskolan utzi eta batuko dira (beti puntu berdinean), eta gu arduratuko gara bakoitza bere lekura eramateaz. BALDINTZA HAU BETETZEN EZ DUTENEN ESKARIAK EZ DIRA ONARTUKO
ADI! ORAIN EZ DA INGRESORIK EGIN BEHAR. Ordainketa plazen zozketa eginda eta behin onartuta dagoenean egin beharko da. Orain aurre-matrikula egingo da, besterik ez. Plaza guztiak egokituta, elkartetik familiekin harremanetan jarriko gara ordainketa non eta nola egin esateko, baita ekarri beharreko dokumentuen berri emateko (umearen Osakidetza txartelaren kopia eta ingresoaren ziurtagiria).