Hemen ditugu Bapiruke Udalekuak eukaraz gozatu eta amesteko! COVID19ak ezartzen dituen osasun neurri guztiak beteko ditugu Udalekuetan eta familiei ere babes neurriak errespetatzeko eskatzen diegu.
Informazioa EUSKARAZ ikusteko klikatu hemen
Para ver la información en castellano pincha aquí.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
- 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat, 2009 eta 2016 urte bitarteen artean jaiotakoentzat (biak barne).
EGUNAK:
- 1.txanda: ekainaren 21etik 25era
- 2. txanda: ekainaren 28tik uztailaren 9ra
- 3. txanda: uztailaren 12tik 23ra
NON EGINGO DUGU?
- 1.txanda Aldai Patronatuan (5 – 12 urte), Algortan. 30 leku bakarrik.
- 2. & 3. txandak Romo eskolan (5 – 12 urte), Andra Mari eskolan (5 – 12 urte) San Inazio eskolan (8 – 12 urte) eta Juan Bautista Zabala eskolan (5 – 7 urte)
BAPIRUKE UDALEKUEN ORDUTEGIA:
Egunero goizeko 9:00etik eguerdiko 13:30era izango da. Irteera egunetan, astearteetan eta ostegunetan 9:00 – 17:00 ordutegian egongo dira.
PREZIOA:
- Bazkideek: 1.txanda 40 euro, 2. eta 3. txandak 85 euro txanda bakoitzak.
- Bazkide ez direnek: 1.txanda 55 euro, 2. eta 3. txandak 115 euro txanda bakoitzak.
- Getxon oinarrizko errenta jasotzen dutenek: 20 euro txanda bakoitzak: hori ziurtatzeko Aldundiko ziurtagiria eta NAN fotokopia ekarri behar dira.
IZENA EMATEKO EPEA:
Maiatzaren 18tik 21era eman daiteke izena behean dagoen izena emateko galdetegian (Maiatzaren 18an egongo da eskuragarri). Maiatzaren 21etik aurrera ez da izen-emate gehiago jasoko.
Bazkideak zuzenean sartuko dira eta bazkide ez direnen artean zozketa egingo da. Maiatzaren 26an jarriko gara harremanetan familiekin onartuak izan diren edo ez esateko. Leku guztiak zozkatuta daudenean egingo da behin betiko matrikulazioa bulegoan aurretiko hitzorduarekin. Horretarako familiekin jarriko gara harremanetan.
Izena emateko sakatu hemen: https://forms.gle/XkifidTzC9Z4gXYS9
Bestalde, hemen duzu galdetegia betetzeko azalpen bideoa:
ADI! ORAIN EZ DA INGRESORIK EGIN BEHAR.
Ordainketa plazen zozketa eginda eta behin onartuta dagoenean egin beharko da. Orain aurre-matrikula egingo da, besterik ez. Plaza guztiak egokituta, elkartetik harremanetan ordainketa non eta nola egin esateko, baita ekarri beharreko dokumentuen berri emateko (umearen Osakidetza txartelaren kopia eta ingresoaren ziurtagiria).
BIZARRA LEPOANEK EZARRIKO DITUEN BALDINTZAK:
- Ume eta hezitzaile guztiek maskara erabiliko dute. 5 urteko haurrek maskara erabili beharko dute leku itxietan eta garraio publikoa edo pribatua erabiltzean.
- Egunero, etortzean eta etxera bueltatzean neurtuko zaie umeei gorputzaren tenperatura sukarrik ez dutela ziurtatzeko.
- Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbituko dizkiegu uneoro.
- Osasun Sailak unean – unean proposatu ahal duen edozein protokolo jarraituko da.
UDALEKUETAN IZENA EMATEKO BETE GALDETEGIA: